XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Arima aiek, errazoiak zentzatzen duen mendirantza itzuliz, bat-bateko anka-jokoak zelaian zear sakabanatzen zituen bitartean, nik nere lagun zintzoagana jo nuen.

Nola, izan ere, joko nuen aurrera bera gaberikan?.

Nork lagunduko nindun mendian zear igoten?.

Berak ere ba-zuen, nik uste, kezka bere barruan.

O kontzientzi garbi arteza!.

Okerrik txikiena zaizu kezka-iturri latza!.

Aien oiñak egite guztiei duintasuna gutxitu oi dien lasterketa utzi zutenean, nire gogoa, bere len-begiztaldian murgildua egoana, jakin-gura bizitan barriro bizkorturik, begiak itzuli nituen itxasotik zerurantza geiago nabarmentzen dan muiñora.

Atzetik gorri dizditzen zuen eguzkia ausita geratzen zan nire itxura aurrean, neregan bait zuten oztopoa aren erraiñuak aurkitzen.

Bertan-bera utzia nintzalakoan, alborantza biurtu nintzan, lurra neure aurrean bakarrik illun zala-ta.

Nire babesleak onela: - Zergatik zu oindio ere siñisgogor? - asi zan esaten enegana.

- Ez ote duzu siñisten zurekin nagoela ta zu gidatzen?.

- Arrats-bera da onezkero nire gorpua, bere barne itzal nengiana, eortzita dagoen tokian: Napole'k dauka ta Brindis'eri kendu egin diote.

- Orain, nire aurrean itzalik ez ba'da, ez zaitez arritu, zeruko izarrak ere ez bait dute itzalik egiten bata-bestearen izpi-erraiñuz.

- Goi-indarrak egin ba'dagi guk gorputzean bezela lor-oiñazek, bero ta otz, jasatea, baiña ori nola dagian ez digu guri adierazten.

- Maketsa da gero, iru nortzutan izate bat daukanaren burubide azkengeak uler litzakela gure errazoiak, uste duena.

- Poz zaitezte, gizakumeok, egiñakin; oro ikus al izan ba'zenute, Mari'k ez zeukan zertan aur egiñik; eta ikusi zenituzten frutu barik irrikatzen, aal izanik, kezka lez beren barruan sekula ta beti daramaten guraria aserik ikusi ba'lute: Aristotele ta Platon eta ainitz geiago dakarzkit gogora.

- Orduan, bekokia makurturik, etzuen geiago ezer esan, eta kezkati lotu zan.

Atarik atara mendiaren oiñera eldu giñan; arkaitz zut malkartsuak idoro genitun bertan, eta eurok igotzeko gutxi lirakean bernarik azkarrenak ere.

Lerize ta Turbia artean, bide bakarrena noski, ausi-abartsuena, aren aldean zubi bat da, aldatz errez zabala, igaro daitekena.